XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KIROLAZ-KIROLA

RUGBIAN

- Rugbian, igandean jokatu dira lehen maileko andanentzat Frantziako xapelketaren finala erdiak.

Lurde nausitu Tarberi 15 eta 6.

Toulon hirikoek garhaitu Narbonne hirikoak, 14 eta 9.

Duela hogoi urte, bi andana berak ziren finalarat heldu... bainan bertze jokolari batzuekin bixtan da!

Lurdek ereman zuen auzia, ageriko aurten ere gaina hartuko duen ala xapela utziko dioten Toulon-ekoeri.

Azken hok dute Baiona kanpo ezarria.

Molde berean dute gaina hartu Narbonne-ko taldearen kontra.

Jendeketa bertsua bildu da bi partidetarat: 25 mila ez baian batean eta bertzean, urririk sartzeko zerbeit arrazoin bazutenak bertzalde...

- Miarritzeko gaztek oldar gaitzean segitzen dute Frantz-Reichel kopari buruz.

Huna nun finala-erdian bentzutu duten Pariseko P.U.C.delakoaren andana, ez omen dena nola nahikoa.

Eta bentzutu jestu gutiz, 24 eta 6, s'il vous plait, erdaraz erraiten den bezala!

Béziers hiriko jokolari gazteak dituzte kontrario gisa ukanen finala egunean...

Azken partida hori ere irabazten balute gure Kostatarrek, ez lezakete balentria txarra egin...

FUTBOLEAN

- Futbolean, Frantzia-Koparen finala Parisen egin da.

Alde batetik, St-Etienne hiriko taldea, xapelgoan denen nausi dena, bertzetik Bordale.

Lehenik izendatua nausitu, 2 eta 1.

- Frantses amatur hoherenen andanak ardietsi du udako Olinpi-Jokoetan artzeko eskua.

Autrixiakoen kontra arizan da eta bi eskualdeak ados gelditu ( 1-1 ).

Nola aintzineko aldian, Frantsesek baitzuten auzia beretua, hek dute eginen Ameriketako itzulia.

- Parisen, urte guziz bezala, muntatu dute futbol-jokolari gazten arteko zoin-gehiagoka, bederazka jokatzen dena.

Baiones gazte bat, Christian Sarramagna, deneri nausitu da, ez ahal baitzaiote itsusi haren moldatzeaz arta hartzen duteneri.

Gure eskualdean, rugbiak badu segur futbolak baino aise arrakasta gehiago, bainan badira futbol jokoa gehiago sustatu beharrez ari direnak eta badituzte mereximendu handiak.

BIZIKLETADUNETAN

- Bizikletadun edo txirrindularietan, Gimondi Italianoa nausitu da denen buru Espainiako itzulian, bederazka eta denbora-arauka egiten den haitadan ederki finkaturik bere nausitasuna.

Haren ondotik kausitzen ditugu undar segidatzean Perez-Frances, Velez eta Errandonea, hiruak mugaz bertzaldekoak.

Aimar da lehen Frantsesa eta bederatzigarren bururatu du.

Ponduka egin segidatzean, Janssen Holandesa nausi, bigarren Altig Alemana.

- Normandiako itzulia, lau haitadetan egiten dena, Eddy Merckx Beljikanoak irabazi du, bigarren Delisle Frantsesa.

- Dunkerque hiriko lau egunetan Jourden Frantsesa nausitu da, bigarren Van Vreckom orainokoan guti ezagutua, den Beljikano bat.hirugarren Poulidor.

J.B.D.